HEDATZE tailerretan izena emateko aldia irekita dago / Ya está abierto el plazo de inscripción a los talleres de HEDATZE
Zure seme-alabak HEDATZE saioren baten geratzeko konpromezua hartu badu eta jantoki- edo garraio-zerbitzua izango badu baina egunen baten etortzerik ez badu (gaixo jarri delako azken momentuan), jakinarazi mesedez beheko kontaktuei mezu bana bidalita (adierazi gutxienez zuen seme-alabaren izen abizenak eta taldea).
Garraiatua izan nahi duen ikasle oro atsedenaldian zuzendaritzatik pasa beharko da izena ematera.
kontaktua: zuzendaritza@arrigorriagabhi.net
OHARRA: ikasle bati garraio-zerbitzua kenduko zaio baldin eta familiari bi aldiz abixatzea ahaztu bazaio.
kontaktua: jantokia@arrigorriagabhi.net
OHARRA:
Ikasle batek zerbituaren beharra badu familia bakoitza jar dadila kontaktuan arduradunarekin (emaila ala telefonoa erabilita) zerbitzua erabili baino zazpi egun lehenago. Informazio hau beharrezkoa da:
Zein egunetan etorriko den
Elikadura intolerantzirik edo alergiarik duen. Kasu honetan eguneratutako mediku txostena eta jarduera-protokoloa behar da.
Dieta berezirik duen (txerrikirik gabekoa, barazkijalea…).
Jankide batek jantoki-zerbitzuan baja hartu nahi badu, familiak astebete lehenago jakinarazi beharko dio jantokiko arduradunari.